martes, 27 de diciembre de 2016

Perpaus motak lantzeko ariketak (2)


  1. [[Iragan den] urteko ikasleek egindako] talde lanak ez ziren oso txukunak izan. Elkartua. Menpekoa. Erlatibozkoa (2)
  1. Ezin zuen [autoa gidatzen] ikasi, [hain zen traketsa]. Elkartua. Menpekoa. (1): Konpletiboa (zer ezin zuen?)/ (2): Kontsekutiboa
  1. [Bilerara joan nintzeneko], batzordeburua han zen. Elkartua. Menpekoa. Denborazkoa
  1. Zuek ez zarete ni (naizen) bezain mozoloak. Elkartua. Menpekoa. Konparaziozkoa (elipsia dago)
  1. [Herrira etortzen zen bakoitzean] mozkortzen zen. Elkartua. Menpekoa. Denborazkoa.
  1. Ez dakigu [(ea) gauzak gero nondik nora joanen diren] (p.osagarria). Elkartua. Menpekoa. Zehar galdera
  1. Diru pixka bat eman diot mutikoari, [goxoki batzuk eros ditzan]. Elkartua. Menpekoa. Helburuzkoa.

8. [Nik lagundu nahi diot], baina (1) [berak ez du inola ere [hori egitea](2) nahi]. (1) Elkartua. Juntatua. Aurkaria (2)Elkartua. Menpekoa. Konpletiboa (p.osagarria)

9.[ Hemen gelditu behar duzu] ala [tabernara etorri behar duzu]? Elkartua. Juntatua. Hautakaria

10. [Gauzak okertuko zirela](2) erran zigun], eta(1) [berehala okertu ziren]. (1) Elkartua. Juntatua. Emendiozkoa (2).Elkartua. Menpekoa. Konpletiboa (p.osagarria)

11. [Zuk esan zenuen moduan] egin nituen nik arrautzopilak. Elkartua. Menpekoa. Moduzkoa.
  1. [[Aitatxik erranikako]ak](2) (3) kontuan hartu] eta(1) [lan hura utzi nuen]. (1) Elkartua. Juntatua. Emendiozkoa (2) Elkartua. Menpekoa Erlatibozkoa (3)Elkartua. Menpekoa. Konpletibo (p.osagarria- zer kontutan hartu?: Aitatxik errandako gauzak)
    *Aitatxik esandako (gauzak): esandako izen baten menpe (erlatib.)
13. [[Ogia erosteko](2) eman nion (1)] dirua galdu zuen. (1) Elkartua. Menpekoa. Erlatibozkoa (2) Elkartua. Menpekoa. Helburuzkoa


No hay comentarios:

Publicar un comentario