martes, 27 de diciembre de 2016

Argudio testua

Gaur egungo garapen zientifikoei esker sortutako transgenikoei buruzko iritzi kontrajarriak entzutea ohikoa bilakatu zaigu gizarte aurreratu honetan bizi garenoi. Baina une batez honen inguruko hausnarketa egingo bagenu errealitatean dugun gai hauei buruzko jakintza ezak arreta deituko liguke. Elikagai transgenikoak genetikoki eraldatutako elikagaiak izatearen berri populazioaren zati batek eskura duen arre, hauek izakiongan sortzen dituzten kalteak gutxi batzuk jakingo lituzkete. 

Gainerakoen ezagutza eza, harrigarria iruditu arren, hainbat enpresaren interesen ondorioz da. Izan ere, ez baitugu ahaztu behar elikagaien industria honetan boteretsuak direnen diru iturri nagusia kontsumitzailea dela eta beraz, honek iritzi kritikoa izan ez dezan saiatuko da enpresari hau bere produktua zalantzarik gabe erosteko; eta hala izatea lortu du egungo gizartean, supermerkatuko erosketa edo jatetxe batera bazkaltzera joatean jaki horien jatorriari buruz ez baitiogu geure buruari galdetzen.

Egoera hau gertatzea ahalbidetzen du ere elikagai transgenikoen prezio baxuak. Izan ere, produkzio handiagoan eta merkeago ekoizteak merkatuan prezio baxuagoarengatik saltzeko aukera eskeintzen du eta hau, gaur egungo egoera ekonomiko latzan, eskuragarriagoa bilakatzen du produktua.


Aurretik aipatu dudanarengatik ezinbestekoa iruditzen zait jendeak honen inguruko ezagutza izateko informazioa ahalbidetzea, hori baita iritzi kritikoa izatea bermatuko duen tresna bakarra eta horrela, transgenikoek naturan zein gizakion osasunean sortzen dituzten kalteak kontutan izanda, ekologikoak diren elikagaiak aukeratzeko bide bakarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario