Garai xamarra eta liraina
den lagun Mirenek, baloi borobil txiki baten formako aurpegia dauka,
zeinean, bekain mehe eta zehatz handiz inguratutako ezti koloreko
pare bat begi izateaz gain, ezpain lodiak eta uztai formako piercing
txiki batez apaindutako sudur handi xamarra duen. Aurpegiaren bi
alboetan, belarri txikiak dauzka, hauek ere, sudurraren kasuan
bezala, uztai formako belarritako eta piercingez edertuta dituela.
Ileari bagagozkio, haren jatorrizko kolore marroia baino tonu bat
beltzaranaoa den tinte batez koloreztatua du, bularretarainoko
luzeeran daramalarik. Bere gorputzaren ezaugarri aipagarriena
antzeman daitezkeen hanka luzeak dira.
Janzteko, kamiseta motz
edota blusa lasoak eramatea gustoko du, praka ilun eta estuekin
konbinatuta beti ere. Nahiko panpoxa denez, zapi polit edota lepoko
ugari janzteko ohitura du, apaitzea helburu izanda.
Hau honela delarik, eta
panpoxa izatea gustoko badu ere, edertasunari edota itxurari
gehiegizko garrantzirik ez dio ematen, nagusiki alai izan eta bere
inguruko kideekin (lagun zein familia) disfrutatzeari nagusitasuna
ematen baitio eta horrelako kontuak bigarren mailakotzat baititu.
Azkenik, ez du kirola edota musika bezalako zaletasun berezirik baina
ezinegonak bultzatuta etengabe ekintza berri, ezezagun eta
entretenigarriak burutzeko zereginak bilatzen dituen pertsona da,
jakinmina baita bere jokaide ororen oinarria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario