Herri euskaldunak
eta eskola txikiak
2011-09-01
/ 09:30 / Paula Kasares
Euskararen
berreskuratze sozialaren prozesuak hizkuntzaren hiritartzea ekarri
du. Azken mendean euskara hiritik baztertuta egon da eta bereziki
landa eremuetako mintzaira izatetik eta nekazalgo eta arrantzuaren
bizimolde tradizionalei lotuta egotetik, modernitate eta hirietako
bizimoduari egokitu zaio gutxi-asko. Egun,
euskaldun gehienak hirietan bizi dira eta oso ehuneko apala baino
ez,aldiz, herri txikietan.
Bestalde, jakina da
herririk euskaldunenak, IV. Inkesta Soziolinguistikoaren
arabera, biztanleen % 80tik gorako euskaldunak dituztenak, txikiak
izan ohi direla. Hala bada, ikuspegi kuantitatibo batetik euskararen
egoerarako herri txiki euskaldunak gutxi badira ere, kualitatiboki,
hizkuntzaren bizitasunerako berebiziko garrantzia dute. Herri
euskaldun horietako eskolei erreparatu nahi diet; herri txikietan eta
auzoetan egoten diren landa eremuetako eskola txikiei,
(hain zuzen). Zergatik merezi dute arreta hezkuntza
errealitate ñimiño horiek?
Hizkuntzaren
ikuspegitik, herri euskaldunetan hiztun kopuru urria
izanagatik
dago
euskara
bizi-bizirik: belaunaldi guztietako herritarren mintzaira izateaz
gain ohiko harremanetan erabiltzen baita ere.
Herri txiki horiek
hizkuntzaren bizitasunerako beharrezkoak dira, Joshua A. Fishmanen
hitzetan «demographically
concentrated and intergenerationally continuous»
(«demografikoki kontzentratuak eta belaunaldien artean jarraiak»)
baitira. Horregatik,
«heartlands
of minority languages»
deitu izan zaie, hots, hizkuntza gutxituen oinarriak. Gurean, Mikel
Zalbide euskaltzainak "arnasguneak" erabiltzen du euskara
gizarte harremanetan ohikoa duten herri-eskualdeak izendatzeko.
Herri euskaldun horietan euskarak bertako mintzamolde eta erregistro
jatorrak
(hitanoa,
soziolektoak...) garbien
eta bizien atxiki
ditu.
Herri txikien
ikuspegitik, eskolak bizia ematen dio herriari, haien bihotza eta
bizipoza dira.
Haurrak herrian dabiltza egun osoan eta eskolak bertako kulturari eta
ohiturei eusten die haurrak bertako kultura ohituretan sozializatuz:
ihauteriak , Olentzero, Orakunde (Ostegun Santuko haurren eguna),
Santa Ageda, festak... (direla
medio).
Eskola txikiek
beste eskola eredua izan nahi dute. Bestalde, eskolak, zerbitzu gisa,
biztanleak
herrixkan geratzen laguntzen du.
Familien eta haurren
ikuspegitik, ikasleak herriari estuki lotutako eskola batean hazten
dira, herriaren bizitzan errotuak. Adin
desberdinetako haurrak biltzen dira ikastalde berean eta horrek
elkarreragina eta kooperazioa era
naturalean sustatzen ditu. Gainera, eskola txikietan gurasoen
inplikazioa handiagoa izaten da.
(PAULA KASARES Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua da)
(PAULA KASARES Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua da)
Beraz, herri
txikietan eskolak hizkuntzari ez ezik herriko bizimodu, ohitura eta
kultura eusteari ere eragiten dio. Jacqueline
L. Urla antropologoak eta Jakoba Errekondo nekazaritza-ingenilariak
honela idatzi dute Zerain herriaz eta hango eskolaz: «One
of the first steps locals took to preserve their community was to
create a school in town for their younger children. Keeping children
close to their families and neighbours during their early
socialization was regarded by residents to be essential for the
transmission of local culture, language, and customs as well as the
formation of closer life long bonds with their peers».
Hau da, Zerainen tokiko garapen iraunkorrerako lehen urratsetako bat
herriko haur txikientzat eskola bat sortzea izan zen. Izan ere,
zeraindarrek haurrak herrian, haien familia eta auzokideekin
atxikitzea funtsezkotzat jo dute herriaren kulturaren, hizkuntzaren
eta ohituren transmisiorako. Baita tokian errotutako bizimodua
bermatzeko ere.
Herri
txikietako edo
auzoetako eskolak gure hezkuntza sistemako errealitate kuantitatiboki
txikia
baina kualitatiboki garrantzitsuak dira. Azken
hamarkadetan teknologia berriek eskola txikien arteko elkarlana eta
koordinazioa erraztu
dute. Adibidez, Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987. urtean abiatu
zen. Irakasle talde bat, eskola txikien balioaz jabeturik, elkartzen
hasi zen. Egun, Gipuzkoako eskola txikiak 26 dira eta mila bat ikasle
biltzen dira horiera.
Bizkaian 24 eskola txiki daude. Araban herrietako eskolen arazoei
aurre egiteko Landa Eskolen Foroa sortu berri dute. Nafarroan landa
eremuko eskolak 79 dira. Baina
hemendik aurrera bat gutxiago
(izango dira),
duela aste
batzuk amaitutako ikasturtea azkena izan baita Nafarroako Mendialdeko
Eratsungo herriko eskolarentzat. Heldu den ikasturtean, neska-mutil
eratsundarrek Doneztebeko ikastetxe publikora bildu beharko dute.
Herriak eskolari eusteko ahaleginak eginagatik ere, Nafarroko
Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskola ixteko erabakia aurrera
eraman du; gutxienez 5 ikasle behar baitira eskola zabalik izateko.
Eskolen itxiera behin betiko izaten da. Hau da, behin itxiz gero,
eskolak ez ohi dira berriz zabaltzen nahiz eta haur kopurua
hazi. Hala gertatu da Eratsundik hurbil dauden Zubieta eta Elgorriaga
herrietan (Malerrekan) eta Anizen (Baztanen), baita Arabako Bernedo
herrian ere. Herriak bere eskola galtzen duenean, nolabait bizia ere
galtzen duela diote.
No hay comentarios:
Publicar un comentario