TESTUA
1. Zein testu mota da eta zein tipo? Zergatik?
Testu tipoari dagokionez azalpen testua da, objektiboa delako eta gai bati buruzko azalpenak ematen dituelako. Testu mota artikulu zientifiko. Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoan argitaratuta dagoena.
2.Zein euskara mota darabil?
Euskara batua, formala, teknikoa, ulergarria.
3.Zergatik dituzte orrialdeek bi zenbaki?
Zenbaki bat testu originalari dagokiolako (aldizkaria) eta bestea guk daukagun artikuluari dagokiolako.
4. Nola antolatzen dira izenburu desberdinak mailaka?
Zenbakien bidez, puntuak eta azpipuntuak erabiliz.
5.Nola egiten dira aipu literalak?
Letra txikiagoa erabiliz, sartuagoa dago. Estilo zuzena erabiliz.
6. Zer esan nahi dute honakoek? sic, cf., (...), ibid., §.
Sic: aipatu dugun hori literala dela (hau horrela dago testuan, konturatu nahiz zerbait arraroa dagoela testu originalean).
Cf.: Konparazioak egiteko. Normalean gure ideia beste batekin konparatu nahi badugu.
(...): testu originala gehiago luzatzen dela adierazteko erabiltzen da. Kasu horietan agertzen ez den informazioa ez da beharrezkoa testuan.
Ibid.: bibliografia zientifikoan erabiltzen denean aurretik aipatutako leku berean esan nahi du eta hitza berriro ez errepikatzeko erabiltzen da. “lo mismo de antes” esan nahi du. Azken erreferentzia berberetik atera dudala informazioa.
§: Kapitulo edo parrafo bat aipatzeko (ikusi 2.2 kapitulua).
7. Zertarako erabiltzen dira kortxeteak?
Jatorrizko testuan ez dauden datuak jartzeko.
8. Zertarako erabiltzen dira letra etzanak?
Azpititutluetarako, adibideetarako.
9. Zergatik agertzen dira izenburu batzuk letra etzanez eta beste batzuk aldiz komatxoen artean?
Hiztegia komatxoen artean ez delako inprimatutako bertsioa, letra etzanetan inprimatu zen hiztegia da (adibideekin batera).
10. Zertarako erabili ohi dira komatxoak?
Hitz zehatz bati erreferentzia egiteko. Argitaratu ez den lan baten izenburua edo lan baten fragmentua, aipu literalak egiteko 3 lerro baino gutxiago dituztenean.
11. Nola ematen dira adibideak?
Bloketan eta zenbatuta ematen dira (zazpigarren adibidean ikusten denez..).
12. Zertarako erabiltzen dira negitak? eta azpimarrak?
Hitzak edo esaldiak nabarmentzeko. Titulu nagusietan. Ez ditu erabili eta ez dira behar.
13. Zer da oin-ohar bat? Zertarako balio du? non kokatzen da eta nola?
Balio du testuan zehar agertzen diren kontzeptu ezberdinak definitzeko eta garrantzitsua den informazioa gehitzeko. Orrialdearen azpialdean letra txikiago batean ageri da. Esaldiaren amaieran jartzen dira.
14. Non kokatzen dira eranskinak?
Erreferentzien ondoren. Ezin dira erabili esan gabe zer diren.
15. Non kokatzen dira laburdurak?
Lehenengo aldiz aipatzean (hemendik aurrrera AH). Asko erbiltzean aparte: laburduren zerrenda bat jarri. Oin-oharren bidez erabiltzen dugu aipatutako lehenengo aldian.
16. Non kokatzen da erreferentzien amaierako zerrenda?
Eranskinen aurretik eta laburpenen aurretik.
17. Zein informazio ematen da autoreari buruz? Nola?
Izen, abizena eta non lan egiten duen pertsona horrek.
18. Zer da “abstract” edo laburpena? Zein estilo du?
Bukaeran dago eta ehun hitz baino gutxiago ditu (estiloa). Abstract batean zure lanaren eta edukiaren laburpen bat ageri da. Artikulua idatzitako hizkuntzan eta ingelesez ageri da.
19. Zer dira eta zertarako, gako hitzak?
Horiek ere hainbat hizkuntzatan ageri dira eta 4-5 kontzeptutan artikuluaren nondik-norakoa neurtzeko.
20. Zer da orri bakoitzaren oinean ageri den ISSN kodea?
Aldizkariaren identifikazio kodea da.
ERREFERENTZIAK
1. Nola aipatzen da liburu bat?
Abizena, izena, urtea, izenburua (letra etzanean), non argitaraatu den eta nork (argitaletxea).
2. Nola aipatzen da artikulu bat?
Lehendabizi abizena ematen da, ondoren izenaren lehenengo letra, gero artikuluaren izenburua, aldizkariaren izena (letra etzanetan, kursiban), aldizkariaren alea, artikulak dituen orrialdeak.
3. Nola aipatzen da liburu bateko kapitulu bat?
Abizena, izena, urtea, kapituluaren izenburua (komatxoen artean), in (ondoren datorrena liburu bat dela esan nahi du), argitaletxea, liburuaren izenburua, non argitaratu den, non eta kapituluan jartzen dituen orrialdeak.
4. Nola aipatzen da erreferentzia elektroniko bat?
Abizena, iniziala, data, Helbide elektronikoa eta parentesien artean kontsulta data.
5. Zein da erreferentzia bibliografiko eta bibliografiaren arteko diferentzia?
Erreferentzia elektronikoa lanean aipatu dugunari erreferentzia egitea eta bibliografía berriz lanean aipatu ez ditugun lanak ere aipa daiteke, gomendagarriak direnak.
6. Nola egiten dira erreferentziak testuan bertan?
Normalean parentesien artean ematen dira, eta abizena, urtea eta orrialdea agertu behar dira. Lan osoa aipatzen denan orrialdea ez da agertzen.
7. Zertarako erabiltzen dira kortxeteak?
Bi data agertzen direnean eta bat kortxeteen artean dagoenean, kortxeteen barruan lehenengo edizioa adieraziko du eta beste erabili dena lanean. Abizena kortxeteen artean agertzen denan, lanean autorea sinatu duen bezala esan nahi du, euskaratu arren artikulua idatzi duen pertsona.
8. Aipu batek egile eta urte berbera baldin badu, nola desberdintzen dira?
Letrak erabiltzen dira horretarako, pegatuta agertzen da espaziorik gabe. Adibidez, (abizena, ureta)A, (abizena, urtea)B
9. Zer egiten da amaierako zerrendan egile baten erreferentzia bat baino gehiago dagoenean?
Gidoien bidez, ez dira abizenak errepikatu behar.
10. Nola adierazten da erreferentzia baten egile ezezaguna?
Anonimo edo izengabea dela jartzen. Edo s.a. (sine autore).
11. Nola adierazten da erreferentzia baten data ezezaguna?
s.d.(sine data) erabiliz.
12. Nola antolatzen da erreferentzien amaierako zerrenda?
Orden alfabetikoki, autoreen abizenen arabera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario