- 8 ogi opil, mami trinkokoak
- Litro erdi esne
- Kanela ezpaltxo bat
- Limoi azala
- Esnegain litro laurdena
- Irina (pixka bat)
- Arraultzak (plater batean ogia bustitzeko)
- Oliba edo eguzki-lore olioa (frijitzeko)
- Azukrea (mot hautazkoa)
- Kanela hautsa
Prestakuntza
Kazola batean azukrea, esnegaina eta azukrea ipini ondoren, limoi azala eta kanela ezpaltxoa erantsiko diogu eta dena irakiten jarriko dugu, su eztian. Borbor lausoak ateratzen hasten denan sutik atera eta hozten utziko dugu.
Bitartean, opilak prestatuko ditugu gero esnean bustitzeko. esnetan bustitzeko. Labana batez bitan zatituko ditugu opilak, likidoa askoz hobe xurgatu eta gehiago puztuko baitira. Erretilu zabal batean ipiniko ditugu opilak ondoren eta iragazki baten bidez isuriko ditugu esnea eta esnegaina ogiaren gainean eta 30 minutuz utziko ditugu (bueltak ematen diogularik).

Ogia esnetan ongi busti ondoan, kontu handiz pasako ditugu irin-arraultzatan, hautsi gabe. Padera batean olio ugarian ezti-ezti frijituko ditugu ondoren, ongi txigortu arte. Paper xurgatzailean xukatuko ditugu gero. Jan aurretik azukre pixka batekin hautseztatuko dugu gainetik, eta nahi izanez gero, kanela hauts pixar batez ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario