1.-
Nahi dituzun lan guztiak
aipa
ditzakezu idatzi behar duzun artikulu horretan.
2.-
Edozein ordutan
etor
daitezke zure lagun horiek. Guk egun osoa eman behar dugu etxean.
3.-
Egun hartan, elurra zela kausa, ezin jaits
zitezkeen
Everestetik.
4.-
Seinalea ezkutuan da eta hurbiletik igarotzen direnak ezin ohart
daitezke han dagoela, seguru nago.
5.-
Latasa sasoian zegoen garai hartan eta lau kanako enborrak aise moztu
zitzakeen.
6.-
Iruñean, uda partean, gero eta turista gehiago ikus
daitezke.
7.-
Pisuegia zen eta gixontxo hark ezin euts
ziezaiokeen boltsa handi hari.
8.-
Ongi iritz
ziezaioketen erreka zulo hartan lan egiteari, baina azkenean dena
uztea erabaki zuten.
9.-
Aurpegian atera zaizkion pikor gorri itsusi horiek nekez ezkuta
ditzake, krema kilo pare bat emanda ere.
10.-
Hurbilduz gero ontzia puskatua zegoela erraz nabari
zitekeen,
baina urrunegi zeuden hortaz konturatzeko.
11.-
Argia pitz
genezakeen
iritsi ginenean, baina ilbete zegoen gau hartan eta nahiago izan
genuen ilargiaren argitan ibili.
12.-
Lansari hobea eskain
ziezaieketen,
baina orduko hartan ontziolak gaizki zebiltzan eta ez zieten deus
berezirik eskaini.
13.-
Goizago jaiki gintezke; gero, ordea, egun guzia erdi lo emanen
genuke, eta nahiago dugu ohatzean beranduago arte gelditu, axola ez
bazaizue.
14.-
Atea kisketarekin eta atalagarekin
itxi
nezakeen gau hartan, baina ez nintzen beldur, eta irekita utzi nuen.
15.-
Haurra hor uzten baduzu, bakarrik, irrista
daiteke,
uretara erori eta ito.
16.-
Hori erran zuelarik ezagut
nezakeen nolako pertsona zen, baina egia erran ez nintzen ohartu.
17.-
Hola jarraituz gero Artikoko izotza ur
daiteke
eta itsasoko uraren maila igo, uharte txiki anitz estaltzeraino.
18.-
Bere izenez
dei
nezakeen, baina denek sagua erraten zioten, eta izengoiti hori
erabili nuen nik ere.
19.-
Euskaraz, aditzak, aise
lant
daitezke. Ordu batzuk sartzeko gogoa behar da, ordea, eta zenbaitek
falta dute.
20.-
Hori erraten badiezue
min
daitezke, eta gero lanak izanen dituzue nahi duzuena lortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario