ERREALITATEAREN
BEHAKETA
Goiz hartan, Miren, egun
berezi bat izango zelakoan ohetik altxatu eta arropa jantzi zuen.
Jarraian, amari pare bat muxu eman gabe, sukaldeko mahaigaineko
gailetak eskuartean zituela korrika eta presaka autobus geltokira
abiatu zen ikastolara berandu ez heltzearren.
Goizak aurrera egin
ahala, denbora tarte horretan pairatutako sentipenen artean
tristuraren nagusitasunari erreparatu zion Mirenek; hau bart
gurasoekin izandako errietari atxikitzen ziolarik. Tristurak jota,
iraganeko kontu txarretan pentsatzen hasi zen matematikako irakasleak
klaseari ekitzen zion bitartean eta hau dela eta, erabat atsekabetuta
eta burumakur aurki zuen bere burua eskola jaurdunaldi horren
amaieran. Baina, ezustean, etxerako buelta bidean espero ez zuen
gertakari batek zur eta lur utzi zuen. Autobusean barra-barra jendea
sartzen hasi zen eta egunero ez bezala, pertsona bakoitzak
garraiobide honen eremu itxiari eskeintzen zion aniztasunaren zati
txiki horretaz jabetzen hasi zen: trajedun gizona, ibiltzeko arazoak
zituen nerabea, bi seme-alaba eta jantzi zakarrez jantzitako emakume
bakarti eta gaztea, agure gaixoa...
Egungo gizarte lanpetu honetan
bizi garenoi harrigarria iruditzen zaigu egunerokoan gure inguruan
gertatzen ari denari buruzko hausnarketa egitearren, minutu batez,
erlojua gelditu eta errealitatetik urrunduz hau modu objektiboan
behatzea. Baina, une hartan, Miren gehiengook dugun zorteaz jabetu
zen, egunerokoan suertatzen zaizkigun arazo eta kezkei garrantzia
kenduz eta eskerrak emanez aterpe, elikadura eta maite gaituen
jendeaz inguratuak egoteagatik. Hau aintzat harturik, ohiko geltokia
aurreko geldiunean jeistea erabaki zuen neskatxak eta egun
zoragarriaz gozatuz, etxera iritsi eta amari goizean ukatutako bi
musuak eskaini zizkion, irrifarra ahoan zuela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario