Gaur egungo Espainako egoera politikoa
aztertuz gero, murgilduta gauden krisi ekonomikoan egunero
berrietan entzuten ditugun ustelkeria kasuek gure arreta bereganatuko
lukete. Azkenaldian argitaratutako ustelkeria horren adibide
ditugu Rato, ERES,Gurtel , Panama ,Barcenas... bezalako kasu
deigarriak.
Gaur egungo gizartean onartezina
bilakatu beharko litzateke gizarte hau osatzen dugonon biztanle
bakoitari esker botere politiko hau eskuratu dutenen gehiegikeria.
Hala ere, ez dirudi egungo
gizarte honi hipotetikoki diru publikoa zerbitzu publikoak
finantzatzeko behar adina ez izateak, eta honen ondorioz
egiten dituzten murrizketak, kezkatzen dionik; izan ere, azken
hauteskundeetan ustelkeria kasu bakoitzeko diputatu bat irabazi baitu
ustelkeri honen ordezkari nagusia den PP alderdiak.
Hortaz, eta hau ekiditzearren,
neurri zorrotzagoak hartu beharko lituzke justizia auzitegiak,esate
baterako, inspektore lanbidean jarduteko plaza gehiago sortuz
unibertsitatetik lan egiteko ilusioz beterik ateratzen diren
ikaslegoari benetan haiek ikasitako edukiak praktikan jartzeko aukera
eskeiniz. Hau horrela izanik, plaza hauek sortzeko behar
izango luketen dirua berreskuratuko lukete ustelkeria kasuak sakonki
aztertuz eta honen ostean, isuna zorrotzagoak ezarriz eta
hauek betearaziz.
Oharra: Antolatzaileak beltzez ageri dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario