miércoles, 28 de diciembre de 2016

Hausnarketa

Blog honetan aurkeztutako ariketa guztiak Komunikatzeko Trebetasunak eta IKT ikasgaiari dagozkie. 

IKTko atalean nagusiki gaur egun interneten dauden lan egiteko plataformak eta tresnak erabiltzen irakatsi zigun Unaik, unibertsitateko lanak egiteko ezinbestekoa zaizkigun baliabide informatikoak aurkeztuz. 

Komunikatzeko Trebetasunei bagagozkie, ikasleon euskararen erabileraren zuzentasuna sustatzea zuen helburu nagusi, irakasle izanda hizkuntza honekiko ardura berezia baitugu, belaunaldi berrien eredu izanik. Hortaz, egin ohi ditugun akatsak sahiesteko ariketak (blog honetan hutsak etiketean bilduta daudenak, aditzoinen erabilera egokia) eta baita gramatika ezagutzak aberastekoak ere (aditzak atalean, perpaus motak, hitzordena, elkarkariak...) gauzatu genituen. 

Sormena eta adierazpena lantzeko, testu mota bakoitzeko idazlanak burutu eta jendeaurrean irakurtzeaz gain, haurrei  zuzendutako ipuin bat asmatu eta klasearen aurrean kontatu genuen. Beraz, aipatutako eduki akademikoez gain, bereziki ahozkotasunari eta egunerokoan arlo akademikotik aldendutako euskararen erabilerari eman zitzaion garrantzi handia ikasgai honetan. Horregatik, EBAZen euskara batuaren ahoskera zuzena zein den, haur hizkera eta zenbait esamolde (bereziki gazteok askotan ez baitakigu eguneroko hizkera informalean euskara erabiltzen) irakatsi eta ikaskuntza berri hauek praktikan jartzeko jendeaurrean hitz egiteari ekin genion saio batzuetan. Gainera, orokorrean ikastolan ikasitako euskara dugunez, euskalki eta hika eta alokutiboari buruzko jakintzak eskuratzea premiazkoa zela zirudion irakasleari, eta errealitatean hala zenez, hauek ere landu genituen klasean.

Azkenik, aurkezpenak egoki egiteko tresnak eta hauek praktikan jartzeko klasearen aurrean zenbait jarduera egin genituen, irakasle izanda ezinbestekoa baitzaigu naturaltasunez, hizkuntzaren jariakortasun egokia islatuz eta lotsa alde batera utziz, jendeaurrean hitz egiten dakigula erakustea (gorputzaren espresio egokia eskuratu eta urduritasuna kudeatzen ikasteko).

Laburbilduz, ikasgai honen helburua euskal maila aberatsa eskuratu eta erabateko zuzentasuna izateko baliabideak eskaini, eta jendeaurean hitz egiten ikas dezagun zenbait ariketa burutzea izan zen, gure artean euskararen erabilera bultzatzen zen heinean. 

martes, 27 de diciembre de 2016

Komunikatzeko trebetasunak talde lana

Argudio motak

KAUSA, TU QUOQUE, AD POPULUM, AD IGNORANTIAM, AUTORITATEA, AD VERECUNDIAM, AD BACULUM, AD HOMINEM, ANALOGIA, DEFINIZIOA.

1.- Nik ez dut etxeko lana egingo, zuk ere egin ez duzulako. Tu quoque
2.- Nire ustez txirrindularia lurrera erori da lurra bustia zegoelako. Kausa
3.- Ni altua naiz eta erraz ailegatzen naiz edalontziak hartzera. Mikel altua denez, bera ere iritsiko da. Analogia
4.- Seguru azkenean etxean geratuko zarela: ez zara inoiz etxetik ateratzen-eta. ad hominem
5.- Seguru nago oso filme ona dela: diru asko biltzen ari da takillan. Ad populum

Argudio testua

Gaur egungo garapen zientifikoei esker sortutako transgenikoei buruzko iritzi kontrajarriak entzutea ohikoa bilakatu zaigu gizarte aurreratu honetan bizi garenoi. Baina une batez honen inguruko hausnarketa egingo bagenu errealitatean dugun gai hauei buruzko jakintza ezak arreta deituko liguke. Elikagai transgenikoak genetikoki eraldatutako elikagaiak izatearen berri populazioaren zati batek eskura duen arre, hauek izakiongan sortzen dituzten kalteak gutxi batzuk jakingo lituzkete. 

Gainerakoen ezagutza eza, harrigarria iruditu arren, hainbat enpresaren interesen ondorioz da. Izan ere, ez baitugu ahaztu behar elikagaien industria honetan boteretsuak direnen diru iturri nagusia kontsumitzailea dela eta beraz, honek iritzi kritikoa izan ez dezan saiatuko da enpresari hau bere produktua zalantzarik gabe erosteko; eta hala izatea lortu du egungo gizartean, supermerkatuko erosketa edo jatetxe batera bazkaltzera joatean jaki horien jatorriari buruz ez baitiogu geure buruari galdetzen.

Egoera hau gertatzea ahalbidetzen du ere elikagai transgenikoen prezio baxuak. Izan ere, produkzio handiagoan eta merkeago ekoizteak merkatuan prezio baxuagoarengatik saltzeko aukera eskeintzen du eta hau, gaur egungo egoera ekonomiko latzan, eskuragarriagoa bilakatzen du produktua.


Aurretik aipatu dudanarengatik ezinbestekoa iruditzen zait jendeak honen inguruko ezagutza izateko informazioa ahalbidetzea, hori baita iritzi kritikoa izatea bermatuko duen tresna bakarra eta horrela, transgenikoek naturan zein gizakion osasunean sortzen dituzten kalteak kontutan izanda, ekologikoak diren elikagaiak aukeratzeko bide bakarra.

Azalpen testuaren gaineko galderak

TESTUA

1. Zein testu mota da eta zein tipo? Zergatik?
Testu tipoari dagokionez azalpen testua da, objektiboa delako eta gai bati buruzko azalpenak ematen dituelako. Testu mota artikulu zientifiko. Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoan argitaratuta dagoena.

2.Zein euskara mota darabil?
Euskara batua, formala, teknikoa, ulergarria.

3.Zergatik dituzte orrialdeek bi zenbaki?
Zenbaki bat testu originalari dagokiolako (aldizkaria) eta bestea guk daukagun artikuluari dagokiolako.

4. Nola antolatzen dira izenburu desberdinak mailaka?
Zenbakien bidez, puntuak eta azpipuntuak erabiliz.

5.Nola egiten dira aipu literalak?
Letra txikiagoa erabiliz, sartuagoa dago. Estilo zuzena erabiliz.

6. Zer esan nahi dute honakoek? sic, cf., (...), ibid., §.
Sic: aipatu dugun hori literala dela (hau horrela dago testuan, konturatu nahiz zerbait arraroa dagoela testu originalean).
Cf.: Konparazioak egiteko. Normalean gure ideia beste batekin konparatu nahi badugu.
(...): testu originala gehiago luzatzen dela adierazteko erabiltzen da. Kasu horietan agertzen ez den informazioa ez da beharrezkoa testuan.
Ibid.: bibliografia zientifikoan erabiltzen denean aurretik aipatutako leku berean esan nahi du eta hitza berriro ez errepikatzeko erabiltzen da. “lo mismo de antes” esan nahi du. Azken erreferentzia berberetik atera dudala informazioa.
§: Kapitulo edo parrafo bat aipatzeko (ikusi 2.2 kapitulua).

7. Zertarako erabiltzen dira kortxeteak?
Jatorrizko testuan ez dauden datuak jartzeko.

8. Zertarako erabiltzen dira letra etzanak?
Azpititutluetarako, adibideetarako.

9. Zergatik agertzen dira izenburu batzuk letra etzanez eta beste batzuk aldiz komatxoen artean?
Hiztegia komatxoen artean ez delako inprimatutako bertsioa, letra etzanetan inprimatu zen hiztegia da (adibideekin batera).

10. Zertarako erabili ohi dira komatxoak?
Hitz zehatz bati erreferentzia egiteko. Argitaratu ez den lan baten izenburua edo lan baten fragmentua, aipu literalak egiteko 3 lerro baino gutxiago dituztenean.

11. Nola ematen dira adibideak?
Bloketan eta zenbatuta ematen dira (zazpigarren adibidean ikusten denez..).

12. Zertarako erabiltzen dira negitak? eta azpimarrak?
Hitzak edo esaldiak nabarmentzeko. Titulu nagusietan. Ez ditu erabili eta ez dira behar.

13. Zer da oin-ohar bat? Zertarako balio du? non kokatzen da eta nola?
Balio du testuan zehar agertzen diren kontzeptu ezberdinak definitzeko eta garrantzitsua den informazioa gehitzeko. Orrialdearen azpialdean letra txikiago batean ageri da. Esaldiaren amaieran jartzen dira.

14. Non kokatzen dira eranskinak?
Erreferentzien ondoren. Ezin dira erabili esan gabe zer diren.

15. Non kokatzen dira laburdurak?
Lehenengo aldiz aipatzean (hemendik aurrrera AH). Asko erbiltzean aparte: laburduren zerrenda bat jarri. Oin-oharren bidez erabiltzen dugu aipatutako lehenengo aldian.

16. Non kokatzen da erreferentzien amaierako zerrenda?
Eranskinen aurretik eta laburpenen aurretik.


Errezeta: Ogi torradak

Osagaiak:
  • 8 ogi opil, mami trinkokoak
  • Litro erdi esne
  • Kanela ezpaltxo bat
  • Limoi azala 
  • Esnegain litro laurdena
  • Irina (pixka bat)
  • Arraultzak (plater batean ogia bustitzeko)
  • Oliba edo eguzki-lore olioa (frijitzeko)
  • Azukrea (mot hautazkoa)
  • Kanela hautsa
Prestakuntza

Kazola batean azukrea, esnegaina eta azukrea ipini ondoren, limoi azala eta kanela ezpaltxoa erantsiko diogu eta dena irakiten jarriko dugu, su eztian. Borbor lausoak ateratzen hasten denan sutik atera eta hozten utziko dugu.

Bitartean, opilak prestatuko ditugu gero esnean bustitzeko. esnetan bustitzeko. Labana batez bitan zatituko ditugu opilak, likidoa askoz hobe xurgatu eta gehiago puztuko baitira.  Erretilu zabal batean ipiniko ditugu opilak ondoren eta iragazki baten bidez isuriko ditugu esnea eta esnegaina ogiaren gainean eta 30 minutuz utziko ditugu (bueltak ematen diogularik). 

Ogia esnetan ongi busti ondoan, kontu handiz pasako ditugu irin-arraultzatan, hautsi gabe. Padera batean olio ugarian ezti-ezti frijituko ditugu ondoren, ongi txigortu arte. Paper xurgatzailean xukatuko ditugu gero. Jan aurretik azukre pixka batekin hautseztatuko dugu gainetik, eta nahi izanez gero, kanela hauts pixar batez ere. 

    Deskribapena

    Garai xamarra eta liraina den lagun Mirenek, baloi borobil txiki baten formako aurpegia dauka, zeinean, bekain mehe eta zehatz handiz inguratutako ezti koloreko pare bat begi izateaz gain, ezpain lodiak eta uztai formako piercing txiki batez apaindutako sudur handi xamarra duen. Aurpegiaren bi alboetan, belarri txikiak dauzka, hauek ere, sudurraren kasuan bezala, uztai formako belarritako eta piercingez edertuta dituela. Ileari bagagozkio, haren jatorrizko kolore marroia baino tonu bat beltzaranaoa den tinte batez koloreztatua du, bularretarainoko luzeeran daramalarik. Bere gorputzaren ezaugarri aipagarriena antzeman daitezkeen hanka luzeak dira.

    Janzteko, kamiseta motz edota blusa lasoak eramatea gustoko du, praka ilun eta estuekin konbinatuta beti ere. Nahiko panpoxa denez, zapi polit edota lepoko ugari janzteko ohitura du, apaitzea helburu izanda.


    Hau honela delarik, eta panpoxa izatea gustoko badu ere, edertasunari edota itxurari gehiegizko garrantzirik ez dio ematen, nagusiki alai izan eta bere inguruko kideekin (lagun zein familia) disfrutatzeari nagusitasuna ematen baitio eta horrelako kontuak bigarren mailakotzat baititu. Azkenik, ez du kirola edota musika bezalako zaletasun berezirik baina ezinegonak bultzatuta etengabe ekintza berri, ezezagun eta entretenigarriak burutzeko zereginak bilatzen dituen pertsona da, jakinmina baita bere jokaide ororen oinarria.

    Narrazio testua

    ERREALITATEAREN BEHAKETA


    Goiz hartan, Miren, egun berezi bat izango zelakoan ohetik altxatu eta arropa jantzi zuen. Jarraian, amari pare bat muxu eman gabe, sukaldeko mahaigaineko gailetak eskuartean zituela korrika eta presaka autobus geltokira abiatu zen ikastolara berandu ez heltzearren. 

    Goizak aurrera egin ahala, denbora tarte horretan pairatutako sentipenen artean tristuraren nagusitasunari erreparatu zion Mirenek; hau bart gurasoekin izandako errietari atxikitzen ziolarik. Tristurak jota, iraganeko kontu txarretan pentsatzen hasi zen matematikako irakasleak klaseari ekitzen zion bitartean eta hau dela eta, erabat atsekabetuta eta burumakur aurki zuen bere burua eskola jaurdunaldi horren amaieran. Baina, ezustean, etxerako buelta bidean espero ez zuen gertakari batek zur eta lur utzi zuen. Autobusean barra-barra jendea sartzen hasi zen eta egunero ez bezala, pertsona bakoitzak garraiobide honen eremu itxiari eskeintzen zion aniztasunaren zati txiki horretaz jabetzen hasi zen: trajedun gizona, ibiltzeko arazoak zituen nerabea, bi seme-alaba eta jantzi zakarrez jantzitako emakume bakarti eta gaztea, agure gaixoa... 

     Egungo gizarte lanpetu honetan bizi garenoi harrigarria iruditzen zaigu egunerokoan gure inguruan gertatzen ari denari buruzko hausnarketa egitearren, minutu batez, erlojua gelditu eta errealitatetik urrunduz hau modu objektiboan behatzea. Baina, une hartan, Miren gehiengook dugun zorteaz jabetu zen, egunerokoan suertatzen zaizkigun arazo eta kezkei garrantzia kenduz eta eskerrak emanez aterpe, elikadura eta maite gaituen jendeaz inguratuak egoteagatik. Hau aintzat harturik, ohiko geltokia aurreko geldiunean jeistea erabaki zuen neskatxak eta egun zoragarriaz gozatuz, etxera iritsi eta amari goizean ukatutako bi musuak eskaini zizkion, irrifarra ahoan zuela.

    Arbizuko testua

    Ahoskera
    Nola ahoskatzen du ez + z, r, n?
    Tz bihurtzen dute z hori
    Hiztegia
    • Ernaldu aurdun egon, preñar
    • Apotea txerria
    • Inguratu arrimar
    • Estarbia ikuilua
    • Heldu esaldi honetan: beiya zezenaangana ekartzia eldu neiz. Eldu-etorri
    Joskera
    • Zer funtzio du eta-k adibide honetan? Txerriyek-eta. Txerriak eta beste batzuk
    • Bila ezazu aditzaren ezabaketaren adibide zenbait. “Etxeko gizonik ez”
    • Kontaketa egiteko zeina ditz denbora darabil? Adibideak eman. Iragana, baina baita orainaldia ere, harridura tranmititzeko

    Euskalkiak: Aezkera eta Luzaiden

    ESKOLARA JOATEA(AEZKERA)

    Fanitze- joan nintzen
    Guti-gutxi
    Epokat- garai bat
    Izanue- izan nuen
    Ene-nire
    Altzina- aurrera
    Bartu- geratu
    Gibla- atzera
    Gorrek- horrek
    Borondates- borondatez
    Otronak- otorduak
    Errateneko- esaten nion
    Faten (t)xira- joaten zara
    Alorrera- landatzeko tokia
    Arendako- harentzat

    Haur hizkera

    HAUR HIZKERAREN EZAUGARRIAK

    Prosodia
    Entonazio markatua


    Erritmo motela



    Fonetika: Bustidura edo palatalizazioa (paladarrarekin esan)
    Txistukarietan

    s > x
    esku > exku

    Ataxkatu, xaioa
    z > x
    zakur > xakur

    Xakur , ex, xe, xer, ixena, axeria, oxitoa, bexalakoa,
    ts > tx
    isats > ixatx


    tz > tx
    arrautza > arrautxa

    biltxen
    Beste kontsonante zenbaitetan

    d > dd
    adarra > addarra

    Dda,
    t > tt

    bat > batt Harttu, ukittu, etta, jirafitta
    r > ll (dd)
    beroa > belloa

    Holli,
    rr > ll (dd)
    ekarri > ekalli

    ekalli
    l > ll
    pala > palla

    lliburua


    Elkar deklinatzeko ariketa


    1.- Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira: euskalkiak ez daitezen elkar.rengandik.. gehiago urrun eta alden, lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkar.rekin.. bil daitezen, gero.

    2.- Baina zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren gurasoak, zerurako bidea umeei erakustean, eta Adamen umeak, elkar.rekin.. lehian bezala, hasi ziren atsegin lotsagarrien ondoren.

    3.- Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus daitezke gure artean, elkar.rengandik.. urrun ez dabiltzala, elkarrizketa, elkar-izketa, eta, agian, elkar hizketa; hitzegin, hitz-egin eta hitz egin.

    4.- Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren inpresioak kontatu genizkion elkar.ri..
    .
    5.- Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten zaigula gidoitik atera eta elkar.ren.. artean zinez mintzatzen hastea.

    6.- Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta mirabeei eragoztera bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den arratsetan berandu etxeratzea, batez ere emakumeak; lagun gaiztoekin biltzea, neskatxa eta mutilen batzarreak diren etxeetara joatea, ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkar.rekin.. bakarrik egotea.

    7.- Aspaldi haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen manifestazio erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik ez dakizkien jendea haiexek erabiltzen zituela, elkar... agurtzean.

    8.- Ez daude, nabari da, Txinakoaren antzeko harresiz elkar.rengandik.. bereziak, bai baitira, urri edo ugari, pipa hartzen duten apezpikuak ere.

    Korrupzioa testua - Antolatzaileak

    Gaur egungo Espainako egoera politikoa aztertuz gero, murgilduta gauden krisi ekonomikoan egunero berrietan entzuten ditugun ustelkeria kasuek gure arreta bereganatuko lukete. Azkenaldian argitaratutako ustelkeria horren adibide ditugu Rato, ERES,Gurtel , Panama ,Barcenas... bezalako kasu deigarriak.

    Gaur egungo gizartean onartezina bilakatu beharko litzateke gizarte hau osatzen dugonon biztanle bakoitari esker botere politiko hau eskuratu dutenen gehiegikeria.

    Hala ere, ez dirudi egungo gizarte honi hipotetikoki diru publikoa zerbitzu publikoak finantzatzeko behar adina ez izateak, eta honen ondorioz egiten dituzten murrizketak, kezkatzen dionik; izan ere, azken hauteskundeetan ustelkeria kasu bakoitzeko diputatu bat irabazi baitu ustelkeri honen ordezkari nagusia den PP alderdiak.

    Hortaz, eta hau ekiditzearren, neurri zorrotzagoak hartu beharko lituzke justizia auzitegiak,esate baterako, inspektore lanbidean jarduteko plaza gehiago sortuz unibertsitatetik lan egiteko ilusioz beterik ateratzen diren ikaslegoari benetan haiek ikasitako edukiak praktikan jartzeko aukera eskeiniz. Hau horrela izanik, plaza hauek sortzeko behar izango luketen dirua berreskuratuko lukete ustelkeria kasuak sakonki aztertuz eta honen ostean, isuna zorrotzagoak ezarriz eta hauek betearaziz.

    Oharra: Antolatzaileak beltzez ageri dira. 

    Esamoldeak lantzeko elkarrizketa

    Goizeko hamarrak ziren eta hiru lagun elkartu ziren unibertsitateko tabernan.

    -Aupa Naroa! Zer moduz doakizu dena?

    -Kaixo Maddalen! Primeran nago eta zu?

    -Oso ongi ere. Goseak nago! Hartuko dugu pintxo bat?

    Patata totilazko pintxo bana jaten ari zirelarik, Oian heldu zen.

    -Aupa neskak! Itxura ederra daukate jaten ari zareten pintxo horiek!

    Hau esan eta gero, Oianek beste pintxo bat hartu zuen eta ase eta betean jan zuen.




    Hika eta alokutiboa (2 ariketa)

    1-. Esan honako perpausetako aditzak hikakoak edo alokutiboak diren:

    • Bihar goizean Patxik azokan porruak erosiko dizkik/n alokutiboa
    • Atzo ez hindudan kalean ikusi hika
    • Gaur eskolara joan nauk/n baina ez haut harrapatu alokutibo/hika
    • Atzo zaku bete liburu eman ni(n)an baina ez didak/n eskerrik ere eman hika
    • Poliki hurbildu natzaik/n sustoa emateko asmoz hika
    • Mikel haserre etorri zaidak/n eta errieta egin zidak/n alokutiboa/alokutiboa


    2.- Esan hikako edo alokutiboko adizki hauek zuzen erabili diren edo ez eta zergatik.

    • Andonik liburu bat erosi dik ongi, alokutiboa baina indikatiboan
    • (Aintzane datorrenean) bere etxera joanen gaituk ongi, alokutiboa ez dagoelako menpeko perpausean
    • Mikelek etxera joan nahi dikela esan dik gaizki, alokutiboa menpeko perpausean dagoelako
    • Hik irakur dezaan erosi diat liburua ongi, hika delako
    • Peruk ez zian filmea ikusi. Ongi, alokutiboa delako indikatiberan eta ez menpeko perpaus batean
    • Mikelek liburua ekar zezaan nahi nian. alokutiboa gaizki erabilia menpeko perpausan

    Aditzak lantzeko ariketak (2) - Subjuntibera trebatzen

    INDIKATIBERA-SUBJUNTIBERA ARIKETAK

    NOR
    Zineten- zintezten
    zen- zedin
    dira-daitezen
    naiz-nadin

    NOR-NORI
    zatzaizkit-zakizkidan
    zitzaizkion-zekizkion
    gatzaizkie-gakizkien
    zaigu-dakigun

    NOR-NORK
    zaituztete-zaitzateten
    gintuzuen-gintzazuen
    duzu-dezazun
    naute-nazaten

    NOR-NORI-NORK
    dizkiete-diezazkieten
    zenizkiguten-zeniezazkiguten
    genizkizun-geniezazkizun
    dizkizut-diezazkizudan

    Aditzak lantzeko ariketak (1)


    ORDENA:
    Indikatibera orainaldia/ lehenaldia
    Baldintza/ ondorioa
    Subjutiboa orainaldia/ lehenaldia

    1. Erori zaio/ zitzaion
    Eroriko balitzaio/ eroriko litzaioke
    Eror dakion/ zekion

    2. Kendu dizut/nizun
    Kenduko banizu / kenduko nizuke
    Ken diezazudan/ niezazun

    3. Ohartu zarete/ zineten
    Ohatuko bazinete/ zinatekete
    Ohart zaitezten/ zintezten *”Ohar”-en aditzoina: Ohart/ohartu

    4. Datorkit/ zetorkidan
    Baletorkit/ letorkidake
    (*Trinkoek ez dute subjuntiboko formarik, gertatzen ari den zerbait baita)

    5. Ikusi nauzu/ninduzun
    Ikusiko baninduzu/ ikusiko nindukezu
    Ikus nazazun/ nintzazun

    Aditzoina

    1.- Nahi dituzun lan guztiak aipa ditzakezu idatzi behar duzun artikulu horretan.
    2.- Edozein ordutan etor daitezke zure lagun horiek. Guk egun osoa eman behar dugu etxean.
    3.- Egun hartan, elurra zela kausa, ezin jaits zitezkeen Everestetik.
    4.- Seinalea ezkutuan da eta hurbiletik igarotzen direnak ezin ohart daitezke han dagoela, seguru nago.
    5.- Latasa sasoian zegoen garai hartan eta lau kanako enborrak aise moztu zitzakeen.
    6.- Iruñean, uda partean, gero eta turista gehiago ikus daitezke.
    7.- Pisuegia zen eta gixontxo hark ezin euts ziezaiokeen boltsa handi hari.
    8.- Ongi iritz ziezaioketen erreka zulo hartan lan egiteari, baina azkenean dena uztea erabaki zuten.
    9.- Aurpegian atera zaizkion pikor gorri itsusi horiek nekez ezkuta ditzake, krema kilo pare bat emanda ere.
    10.- Hurbilduz gero ontzia puskatua zegoela erraz nabari zitekeen, baina urrunegi zeuden hortaz konturatzeko.

    Perpaus motak lantzeko testua

    1. Ez zuen [etorriko zenik] esan, hala ere, denak geunden horren esperoan.
    Elkartua-juntatua-aukaria / elkartua-menpekoa-konpletiboa.

    2. [Garaiz ailegatuko ote zen] galdetzen nion neure buruari eta hala [izan zedin] nahi nuen.
    Elkartua-juntatua-emendiozkoa / elkartua-menpekoa-zehar galdera / elkartua- menpekoa-konpletiboa

    3. Izan ere, gutxitan ikusten da [horren planta ona duen] mutilik, [horren itxuroso dabilenik.]
    Elkartua-menpekoa- erlatibozkoa /elkartua-menpekoa-erlatibozkoa

    4. [Aukera izanez gero] [nirekin dantzatzeko] eskatuko diotElkartua-menpekoa-

    Perpaus motak lantzeko ariketak (2)


    1. [[Iragan den] urteko ikasleek egindako] talde lanak ez ziren oso txukunak izan. Elkartua. Menpekoa. Erlatibozkoa (2)
    1. Ezin zuen [autoa gidatzen] ikasi, [hain zen traketsa]. Elkartua. Menpekoa. (1): Konpletiboa (zer ezin zuen?)/ (2): Kontsekutiboa
    1. [Bilerara joan nintzeneko], batzordeburua han zen. Elkartua. Menpekoa. Denborazkoa
    1. Zuek ez zarete ni (naizen) bezain mozoloak. Elkartua. Menpekoa. Konparaziozkoa (elipsia dago)
    1. [Herrira etortzen zen bakoitzean] mozkortzen zen. Elkartua. Menpekoa. Denborazkoa.
    1. Ez dakigu [(ea) gauzak gero nondik nora joanen diren] (p.osagarria). Elkartua. Menpekoa. Zehar galdera
    1. Diru pixka bat eman diot mutikoari, [goxoki batzuk eros ditzan]. Elkartua. Menpekoa. Helburuzkoa.

    Perpaus motak lantzeko ariketa (1)

    Aditzak Juntagailuak Zuzenketak

    1.- Arratsaldez etorri ezean, ezingo dugu joan.
    Elkartua- menpekoa-baldintza

    2.- Asko gustatzen zait garagardoa, hala ere, ardoa edanen dut.
    Elkartua-juntatua-aurkaria

    3.- Bost euroko billetea oso txiki eta itsusia da.
    Bakuna

    4.- Ez da Gasteizen egon, baina oso ongi ezagutzen du.
    Elkartua- juntatua-aurkaria

    5.- Ez duzue jolastea maite, ezta ikustea ere (duzue maite).
    Elkartua-juntatua-emendiozkoa / menpekoa-konpletiboa

    6.- Gaur ikusitako mutila oso ongi ezagutzen dudala uste dut.
    Elkartua-menpekoa-erlatibozkoa / menpeko-konpletibo

    7.- Ikusi duzun ala ez jakin nahi dut.
    Elkartua-menpekoa-zehar galdera

    Hitzordena

    Esaldiak osatu behar ziren hitzordenren arabera zentzuzko esanahia izan zezaten.

    1.- Piarresek esnea edan du, ez……ardoa……..
    2.- Piarresek esnea edan du gaur goizean, ez…zukua………..
    3.- Piarresek edan egin du, ez……bota……..
    4.- Patxi dator, ez……Maria……..
    5.- Patxi goizean etorri da, ez……gauean……..
    6.- Auto berria hortxe erosi dut, ez…beste auzo hartan………..
    7.- Badator laguna, ez…doa………..
    8.- Haizea badabil, ez……da gelditu……..
    9.- Nik ordea badakit, ez……ez dakit……..
    10.- Asko dakizu, ez……gutxi……..
    11.- Jan, ongi jaten du, ez………gaizki…..
    12.- Ama ohera joan da, ez…tabernara………..
    13.- Ama joan da ohera, ez……aita……..
    14.- Ama laster joanen da ohera, ez………berandu…..
    15.- Mikelek esan egin du hori, ez…ixildu……..
    16.- Iturginari autoa auzoak lapurtu zion, ez……lapurrak……..
    17.- Zuek dendan ogia eta esnea erosi duzue, ez…txokolatea………..
    18.- Nik utzi ditut muxika horiek mahai gainean, ez……zuk……..
    19.- Arratsalde hartan, guri, Mikel etorri zitzaigun, ez…Markel………..
    20.- Guk ongi azken azterketa egin dugu, ez……lehenengoa……..
    21.- Igandean Federeri Nadalek irabazi zion, ez…Ferrerek………..
    22.- Osabak eskularru beltzak izebarentzat erosi ditu, ez……nire amarentzat……

    Kasares akastuna

    Herri euskaldunak eta eskola txikiak
    2011-09-01 / 09:30 / Paula Kasares

    Euskararen berreskuratze sozialaren prozesuak hizkuntzaren hiritartzea ekarri du. Azken mendean euskara hiritik baztertuta egon da eta bereziki landa eremuetako mintzaira izatetik eta nekazalgo eta arrantzuaren bizimolde tradizionalei lotuta egotetik, modernitate eta hirietako bizimoduari egokitu zaio gutxi-asko. Egun, euskaldun gehienak hirietan bizi dira eta oso ehuneko apala baino ez,aldiz, herri txikietan.

    Bestalde, jakina da herririk euskaldunenak, IV. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, biztanleen % 80tik gorako euskaldunak dituztenak, txikiak izan ohi direla. Hala bada, ikuspegi kuantitatibo batetik euskararen egoerarako herri txiki euskaldunak gutxi badira ere, kualitatiboki, hizkuntzaren bizitasunerako berebiziko garrantzia dute. Herri euskaldun horietako eskolei erreparatu nahi diet; herri txikietan eta auzoetan egoten diren landa eremuetako eskola txikiei, (hain zuzen). Zergatik merezi dute arreta hezkuntza errealitate ñimiño horiek?

    Hizkuntzaren ikuspegitik, herri euskaldunetan hiztun kopuru urria izanagatik dago euskara bizi-bizirik: belaunaldi guztietako herritarren mintzaira izateaz gain ohiko harremanetan erabiltzen baita ere.

    Herri txiki horiek hizkuntzaren bizitasunerako beharrezkoak dira, Joshua A. Fishmanen hitzetan «demographically concentrated and intergenerationally continuous» («demografikoki kontzentratuak eta belaunaldien artean jarraiak») baitira. Horregatik, «heartlands of minority languages» deitu izan zaie, hots, hizkuntza gutxituen oinarriak. Gurean, Mikel Zalbide euskaltzainak "arnasguneak" erabiltzen du euskara gizarte harremanetan ohikoa duten herri-eskualdeak izendatzeko. Herri euskaldun horietan euskarak bertako mintzamolde eta erregistro jatorrak (hitanoa, soziolektoak...) garbien eta bizien atxiki ditu.

    Herri txikien ikuspegitik, eskolak bizia ematen dio herriari, haien bihotza eta bizipoza dira. Haurrak herrian dabiltza egun osoan eta eskolak bertako kulturari eta ohiturei eusten die haurrak bertako kultura ohituretan sozializatuz: ihauteriak , Olentzero, Orakunde (Ostegun Santuko haurren eguna), Santa Ageda, festak... (direla medio). Eskola txikiek beste eskola eredua izan nahi dute. Bestalde, eskolak, zerbitzu gisa, biztanleak herrixkan geratzen laguntzen du.

    Familien eta haurren ikuspegitik, ikasleak herriari estuki lotutako eskola batean hazten dira, herriaren bizitzan errotuak. Adin desberdinetako haurrak biltzen dira ikastalde berean eta horrek elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen ditu. Gainera, eskola txikietan gurasoen inplikazioa handiagoa izaten da.

    Hutsak harrapatu eta zuzentzeko ariketa

    Hurrengo esaldi eta pasarteetatik gaizki dagoena zuzendu behar zen. 

    1. Itxuraz, laurogeita hamar urte izateko gorputz indartsua dauka. Baina itxurakeria da soilik, errealitatean asko kostatzen baitzaio ibilaldi txikiak egitea.
    2. Zuek egun hartan zer egin pentsatzen ari zarete.
    3. (Nire) amak oso gauza polita dela esan dit.
    4. Bartzelonako jokalariez hitz egiten du askotan.
    5. Gela txukuntzeko esan diot, baina hain da alferra ...
    6. Hemen badu oso ona den lan bat.
    7. Ardoa edan dut, baita sagardoa ere.
    8. Hurrengo bisitaldian elkarrekin bazkaldu zuten. Senarra oso dotore jantzita eta ilea moztuta beste bat zirudien.
    9. Unibertsitatean ikusi zaituztet gaur goizean.
    10. Urtzi hemengo irakaslea da.
    11. Libururik ez duela ekarri esan diot.
    12. Etorritako neskak mutilen lengusinak ziren.
    13. Irakasle egon da Ezkaba ikastetxean.
    14. Irailaren 8an hasi dugu ikasturtea.
    15. Asko oroitzen naiz urte hartan ezagutu nuen mutil batez.
    16. Gaur goizean erori naiz, ez atzo.
    17. Mirari gauzak ongi egin ez zituela pentsatzen ari zen.
    18. Mikelek unibertsitateko langilea zen laguna zuen.
    19. Aita ospitalean dago gaixorik, ez etxean.
    20. Bere itxurari ez zion garrantzi handirik ematen.
    21. Baita ere esan du lan sobera duela.
    22. Oporretan klasean baino askoz ere hobeto gaude.
    23. Mirenek bihar du aukera etortzeko, ez gaur.

    24. Nekatuak zeudela eta etorriko ez zirela ere esan zuten.

    Ikasleen ohiko hutsak (taula)

    Beheko taulan ikasleok egin ohi ditugun akatsak ageri dira. Grisez koloreztatutakoak nik ikasgai hau hasi aurretik egiten nituen hutsak dira.

    Ebakera
    Deklinabidea
    Aditza
    Joskera - hitz-ordena
    autóbusa / autobúsa
    -a / bat
    ikusi nau / ikusi dit
    mutil bat, hemengoa (dena) /
    mutil bat, dela hemengoa
    ts / tx, tz
    batean / batetan
    eman dit / eman nau
    Sara izeneko emakume baten bila /
    emakume baten biya, Sara deitzen dena
    z / s
    batera / batetara
    pentsatzen dut/ imajinatzen naiz
    ni ere bai, baita ni ere / ere bai ni, ni ere
    ll / y
    batetik / batetatik
    erori naiz / erori egin naiz
    dakielako, dakien berria /dakielaren berria
    tt / t, tx
    -(r)ik / -a
    ari / egon
    hain (non) bait-, -en / hain -ela
    egintzuen/eginzuen
    -(r)ik + AS /-(r)ik + AP
    karlista zen / bazen karlista
    bazkariaren ondoan / bazkaria eta gero
    hiltzen / hilzen
    -ek + dute / -ak dute
    egiten ikasi / egitea ikasi
    irakaslea da / da irakaslea
    hortzara / horzara
    hau da / honek da
    egingo dut? / egiten dut?
    lanak egin ditu / egin ditu lanak
    etzara / e(z)zara
    honek du / hau du
    neskak okupatu / neskagatik okupatu
    pentsatu zuen ongi egongo zela /
    pentsatu zuen ongi egongo litzatekeela
    ezpada / ezbada
    morroi dago /
    morroi bezala dago
    mutila ikusi / mutilari ikusi
    ongi egongo litzateke / ongi egongo zen
    ezta / ezda

    gizonez / gizonetaz
    gelditu zen, pentsatuz...ela
    / gelditu zen, pentsatzen...ela
    ezkara / ezgara

    Baztango / Baztaneko

    eluke / ezluke

    gainean / gainan

    enuke / eznuke

    dator / etortzen da