miércoles, 28 de diciembre de 2016

Hausnarketa

Blog honetan aurkeztutako ariketa guztiak Komunikatzeko Trebetasunak eta IKT ikasgaiari dagozkie. 

IKTko atalean nagusiki gaur egun interneten dauden lan egiteko plataformak eta tresnak erabiltzen irakatsi zigun Unaik, unibertsitateko lanak egiteko ezinbestekoa zaizkigun baliabide informatikoak aurkeztuz. 

Komunikatzeko Trebetasunei bagagozkie, ikasleon euskararen erabileraren zuzentasuna sustatzea zuen helburu nagusi, irakasle izanda hizkuntza honekiko ardura berezia baitugu, belaunaldi berrien eredu izanik. Hortaz, egin ohi ditugun akatsak sahiesteko ariketak (blog honetan hutsak etiketean bilduta daudenak, aditzoinen erabilera egokia) eta baita gramatika ezagutzak aberastekoak ere (aditzak atalean, perpaus motak, hitzordena, elkarkariak...) gauzatu genituen. 

Sormena eta adierazpena lantzeko, testu mota bakoitzeko idazlanak burutu eta jendeaurrean irakurtzeaz gain, haurrei  zuzendutako ipuin bat asmatu eta klasearen aurrean kontatu genuen. Beraz, aipatutako eduki akademikoez gain, bereziki ahozkotasunari eta egunerokoan arlo akademikotik aldendutako euskararen erabilerari eman zitzaion garrantzi handia ikasgai honetan. Horregatik, EBAZen euskara batuaren ahoskera zuzena zein den, haur hizkera eta zenbait esamolde (bereziki gazteok askotan ez baitakigu eguneroko hizkera informalean euskara erabiltzen) irakatsi eta ikaskuntza berri hauek praktikan jartzeko jendeaurrean hitz egiteari ekin genion saio batzuetan. Gainera, orokorrean ikastolan ikasitako euskara dugunez, euskalki eta hika eta alokutiboari buruzko jakintzak eskuratzea premiazkoa zela zirudion irakasleari, eta errealitatean hala zenez, hauek ere landu genituen klasean.

Azkenik, aurkezpenak egoki egiteko tresnak eta hauek praktikan jartzeko klasearen aurrean zenbait jarduera egin genituen, irakasle izanda ezinbestekoa baitzaigu naturaltasunez, hizkuntzaren jariakortasun egokia islatuz eta lotsa alde batera utziz, jendeaurrean hitz egiten dakigula erakustea (gorputzaren espresio egokia eskuratu eta urduritasuna kudeatzen ikasteko).

Laburbilduz, ikasgai honen helburua euskal maila aberatsa eskuratu eta erabateko zuzentasuna izateko baliabideak eskaini, eta jendeaurean hitz egiten ikas dezagun zenbait ariketa burutzea izan zen, gure artean euskararen erabilera bultzatzen zen heinean. 

martes, 27 de diciembre de 2016

Komunikatzeko trebetasunak talde lana

Argudio motak

KAUSA, TU QUOQUE, AD POPULUM, AD IGNORANTIAM, AUTORITATEA, AD VERECUNDIAM, AD BACULUM, AD HOMINEM, ANALOGIA, DEFINIZIOA.

1.- Nik ez dut etxeko lana egingo, zuk ere egin ez duzulako. Tu quoque
2.- Nire ustez txirrindularia lurrera erori da lurra bustia zegoelako. Kausa
3.- Ni altua naiz eta erraz ailegatzen naiz edalontziak hartzera. Mikel altua denez, bera ere iritsiko da. Analogia
4.- Seguru azkenean etxean geratuko zarela: ez zara inoiz etxetik ateratzen-eta. ad hominem
5.- Seguru nago oso filme ona dela: diru asko biltzen ari da takillan. Ad populum

Argudio testua

Gaur egungo garapen zientifikoei esker sortutako transgenikoei buruzko iritzi kontrajarriak entzutea ohikoa bilakatu zaigu gizarte aurreratu honetan bizi garenoi. Baina une batez honen inguruko hausnarketa egingo bagenu errealitatean dugun gai hauei buruzko jakintza ezak arreta deituko liguke. Elikagai transgenikoak genetikoki eraldatutako elikagaiak izatearen berri populazioaren zati batek eskura duen arre, hauek izakiongan sortzen dituzten kalteak gutxi batzuk jakingo lituzkete. 

Gainerakoen ezagutza eza, harrigarria iruditu arren, hainbat enpresaren interesen ondorioz da. Izan ere, ez baitugu ahaztu behar elikagaien industria honetan boteretsuak direnen diru iturri nagusia kontsumitzailea dela eta beraz, honek iritzi kritikoa izan ez dezan saiatuko da enpresari hau bere produktua zalantzarik gabe erosteko; eta hala izatea lortu du egungo gizartean, supermerkatuko erosketa edo jatetxe batera bazkaltzera joatean jaki horien jatorriari buruz ez baitiogu geure buruari galdetzen.

Egoera hau gertatzea ahalbidetzen du ere elikagai transgenikoen prezio baxuak. Izan ere, produkzio handiagoan eta merkeago ekoizteak merkatuan prezio baxuagoarengatik saltzeko aukera eskeintzen du eta hau, gaur egungo egoera ekonomiko latzan, eskuragarriagoa bilakatzen du produktua.


Aurretik aipatu dudanarengatik ezinbestekoa iruditzen zait jendeak honen inguruko ezagutza izateko informazioa ahalbidetzea, hori baita iritzi kritikoa izatea bermatuko duen tresna bakarra eta horrela, transgenikoek naturan zein gizakion osasunean sortzen dituzten kalteak kontutan izanda, ekologikoak diren elikagaiak aukeratzeko bide bakarra.

Azalpen testuaren gaineko galderak

TESTUA

1. Zein testu mota da eta zein tipo? Zergatik?
Testu tipoari dagokionez azalpen testua da, objektiboa delako eta gai bati buruzko azalpenak ematen dituelako. Testu mota artikulu zientifiko. Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoan argitaratuta dagoena.

2.Zein euskara mota darabil?
Euskara batua, formala, teknikoa, ulergarria.

3.Zergatik dituzte orrialdeek bi zenbaki?
Zenbaki bat testu originalari dagokiolako (aldizkaria) eta bestea guk daukagun artikuluari dagokiolako.

4. Nola antolatzen dira izenburu desberdinak mailaka?
Zenbakien bidez, puntuak eta azpipuntuak erabiliz.

5.Nola egiten dira aipu literalak?
Letra txikiagoa erabiliz, sartuagoa dago. Estilo zuzena erabiliz.

6. Zer esan nahi dute honakoek? sic, cf., (...), ibid., §.
Sic: aipatu dugun hori literala dela (hau horrela dago testuan, konturatu nahiz zerbait arraroa dagoela testu originalean).
Cf.: Konparazioak egiteko. Normalean gure ideia beste batekin konparatu nahi badugu.
(...): testu originala gehiago luzatzen dela adierazteko erabiltzen da. Kasu horietan agertzen ez den informazioa ez da beharrezkoa testuan.
Ibid.: bibliografia zientifikoan erabiltzen denean aurretik aipatutako leku berean esan nahi du eta hitza berriro ez errepikatzeko erabiltzen da. “lo mismo de antes” esan nahi du. Azken erreferentzia berberetik atera dudala informazioa.
§: Kapitulo edo parrafo bat aipatzeko (ikusi 2.2 kapitulua).

7. Zertarako erabiltzen dira kortxeteak?
Jatorrizko testuan ez dauden datuak jartzeko.

8. Zertarako erabiltzen dira letra etzanak?
Azpititutluetarako, adibideetarako.

9. Zergatik agertzen dira izenburu batzuk letra etzanez eta beste batzuk aldiz komatxoen artean?
Hiztegia komatxoen artean ez delako inprimatutako bertsioa, letra etzanetan inprimatu zen hiztegia da (adibideekin batera).

10. Zertarako erabili ohi dira komatxoak?
Hitz zehatz bati erreferentzia egiteko. Argitaratu ez den lan baten izenburua edo lan baten fragmentua, aipu literalak egiteko 3 lerro baino gutxiago dituztenean.

11. Nola ematen dira adibideak?
Bloketan eta zenbatuta ematen dira (zazpigarren adibidean ikusten denez..).

12. Zertarako erabiltzen dira negitak? eta azpimarrak?
Hitzak edo esaldiak nabarmentzeko. Titulu nagusietan. Ez ditu erabili eta ez dira behar.

13. Zer da oin-ohar bat? Zertarako balio du? non kokatzen da eta nola?
Balio du testuan zehar agertzen diren kontzeptu ezberdinak definitzeko eta garrantzitsua den informazioa gehitzeko. Orrialdearen azpialdean letra txikiago batean ageri da. Esaldiaren amaieran jartzen dira.

14. Non kokatzen dira eranskinak?
Erreferentzien ondoren. Ezin dira erabili esan gabe zer diren.

15. Non kokatzen dira laburdurak?
Lehenengo aldiz aipatzean (hemendik aurrrera AH). Asko erbiltzean aparte: laburduren zerrenda bat jarri. Oin-oharren bidez erabiltzen dugu aipatutako lehenengo aldian.

16. Non kokatzen da erreferentzien amaierako zerrenda?
Eranskinen aurretik eta laburpenen aurretik.


Errezeta: Ogi torradak

Osagaiak:
  • 8 ogi opil, mami trinkokoak
  • Litro erdi esne
  • Kanela ezpaltxo bat
  • Limoi azala 
  • Esnegain litro laurdena
  • Irina (pixka bat)
  • Arraultzak (plater batean ogia bustitzeko)
  • Oliba edo eguzki-lore olioa (frijitzeko)
  • Azukrea (mot hautazkoa)
  • Kanela hautsa
Prestakuntza

Kazola batean azukrea, esnegaina eta azukrea ipini ondoren, limoi azala eta kanela ezpaltxoa erantsiko diogu eta dena irakiten jarriko dugu, su eztian. Borbor lausoak ateratzen hasten denan sutik atera eta hozten utziko dugu.

Bitartean, opilak prestatuko ditugu gero esnean bustitzeko. esnetan bustitzeko. Labana batez bitan zatituko ditugu opilak, likidoa askoz hobe xurgatu eta gehiago puztuko baitira.  Erretilu zabal batean ipiniko ditugu opilak ondoren eta iragazki baten bidez isuriko ditugu esnea eta esnegaina ogiaren gainean eta 30 minutuz utziko ditugu (bueltak ematen diogularik). 

Ogia esnetan ongi busti ondoan, kontu handiz pasako ditugu irin-arraultzatan, hautsi gabe. Padera batean olio ugarian ezti-ezti frijituko ditugu ondoren, ongi txigortu arte. Paper xurgatzailean xukatuko ditugu gero. Jan aurretik azukre pixka batekin hautseztatuko dugu gainetik, eta nahi izanez gero, kanela hauts pixar batez ere. 

    Deskribapena

    Garai xamarra eta liraina den lagun Mirenek, baloi borobil txiki baten formako aurpegia dauka, zeinean, bekain mehe eta zehatz handiz inguratutako ezti koloreko pare bat begi izateaz gain, ezpain lodiak eta uztai formako piercing txiki batez apaindutako sudur handi xamarra duen. Aurpegiaren bi alboetan, belarri txikiak dauzka, hauek ere, sudurraren kasuan bezala, uztai formako belarritako eta piercingez edertuta dituela. Ileari bagagozkio, haren jatorrizko kolore marroia baino tonu bat beltzaranaoa den tinte batez koloreztatua du, bularretarainoko luzeeran daramalarik. Bere gorputzaren ezaugarri aipagarriena antzeman daitezkeen hanka luzeak dira.

    Janzteko, kamiseta motz edota blusa lasoak eramatea gustoko du, praka ilun eta estuekin konbinatuta beti ere. Nahiko panpoxa denez, zapi polit edota lepoko ugari janzteko ohitura du, apaitzea helburu izanda.


    Hau honela delarik, eta panpoxa izatea gustoko badu ere, edertasunari edota itxurari gehiegizko garrantzirik ez dio ematen, nagusiki alai izan eta bere inguruko kideekin (lagun zein familia) disfrutatzeari nagusitasuna ematen baitio eta horrelako kontuak bigarren mailakotzat baititu. Azkenik, ez du kirola edota musika bezalako zaletasun berezirik baina ezinegonak bultzatuta etengabe ekintza berri, ezezagun eta entretenigarriak burutzeko zereginak bilatzen dituen pertsona da, jakinmina baita bere jokaide ororen oinarria.